Baztango Emakumeen frontenis txapelketa ilbeltzaren 13an abiatuko da

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 11a, 10:45
Baztango frontenis txapelketako joan den urteko finalistak.

Martxoaren 10ean jokatuko diren finaletarako txartel bila 7 bikote lehen mailan eta 15 bigarren mailan hasiko dira

Hastear da Baztango Emakumeen frontenis txapelketa. Bi mailatan bereizita daude aurten ere. Lehendabiziko mailan 7 bikotek parte hartuko dute. Bigarren mailan, berriz, 15 bikotek parte hartu behar dutenez, bi multzotan bereizi dituzte.

Txapelketa ilbeltzaren 13an hasiko da, larunbatean, eta asteburu-astebururo partidak jokatuko dituzte. Aurten txapelketako frontoi ofizialak Erratzukoa, Lekarozkoa, Arraiozkoa eta Oronozkoak izanen dira. Finalak martxoaren 10ean jokatzea espero dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun