Antzezlan honek Miguel Primo de Riveraren diktadura egon zeneko garaietatik Gerra Zibilaren hasierara eramaten gaitu (1923-1937). Gipuzkoako Goierriko herri baten dago kokatuta eta orduko bi familien bizimodua, bizirauteko zituzten arazoak, ohiturak, auzolanaren indarra, elizak eta apiazek beraien bizitzan zuten eragina eta abar taularatzen du. Era berean Errepublikaren etorrerarekin izan zen kultura berpiztea, Jose Antonio Agirreren gidarizapean bizitako Euskal Errepublikaren aldarrikapena eta honekiko atxikimendu zabala... Akitzeko, Gerra Zibilak gizartean sortu zuen sufrimendu eta frustrazioa.