Moldaketa horiekin, Udalak haur eskolan bertan sukaldatzea nahi izan du, hortaz, pleguak, hemendik aurrera, eskaera hori eginen du. Orain, bazkari zerbitzua Iruñetik ekartzen dute, baina gauzak on bidean joanez gero, abuztuan hasiko den ikasturtean bazkariak haur eskolan bertan prestatuko dituzte.
Tokiko elikadura sistema tokiko garapenerako arlo garrantzitsua da, horregatik, azkeneko urteetan “Zer jan, halako Baztan” kanpainarekin bertako baratzeko jakiak ekoitzi eta kontsumitzeko eginahalean ari da Udala, hurbilekoak eta osasuntsuak diren jakiak ekoizten dituen nekazaritzaren alde eta, aldi berean, kontsumitzaileek guzti honetan duten ardura ohartaraziz.