Baztango Udalak bailarako hirugarren adinekoen egoera aztertzeko kontratazio deialdia egin du

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 10a, 09:30

Eskaerak urtarrilaren 4tik 23ra bitarte aurkeztu beharko dira

Baztango Udalak, bailaran hirugarren adinekoek duten egoera aztertzeko kontratazio deialdia egin du. Eskaerak urtarrilaren 4tik 23ra bitarte aurkeztu beharko dira, Udalean: lizitatazailearen gaitasuna eta kaudimena frogatzen dituzten agiriak, dokumentazio teknikoak eta eskaintza ekonomikoak atxikiz. Lizitazio-prezioa baxuenak 60 puntu emanen zaizkio, lanaren plangintzari 30 eta antolakuntzari 20.

Kontratuaren balio zenbatetsia 9.900 €koa da, BEZik gabe; eta beraz, zenbateko hori gainditzen duten eskaintzak ez dira onartuko. Udalak esleipena egiten duen momentutik, lizitatzaileak 6 hilabeteko epea izanen du lana egiteko. Ikerketa eta dokumentazioa euskaraz eta gazteleraz aurkeztu beharko dira.

Informazio zehatzagoa nahi izanez gero https://hacienda.navarra.es/sicpportal/mtoAnunciosModalidad.aspx?Cod=18010311380277489E71 atarian izanen da ikusgai eta zalantzak alkatetza@baztan.eus emailera idatziz argitu daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun