Horregatik, EH Bilduren Baztango udal taldeak «eskualdea helburu ez duen nazioarteko zama garraioa mugatzeko azterketa egitea eta dagozkion neurriak hartzeko» Nafarroako Gobernuari zuzenduriko mozioa aurkeztu zuen udalean. Mozioak EH Bilduren, Baztango Ezkerraren eta Geroa Bairen aldeko bederatzi bozka izan zituen. UPNk eta Baztan Auzolaneanek abstentziorat jo zuten.