Orakunde Eguna antolatzen hasteko bilera eginen dute Zigan urtarrilaren 8an

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 5a, 07:00

Otsailaren 2an ospatuko dute Orakunde Zigan.

Otsailaren 2an ospatuko da 

Egutegiak bere martxa segitzen du eta urtarrilaren 8an Zigako eskolak berriz ateak erekiko ditu. Arratsalde hortan gainera gurasoentzat bilera deitua dago, otsailaren 2an ospatuko den orakunde egune antolatzen hasteko.

 

Zigan aurten Orakunde otsailaren 2an suertatzen da, ortzileria, eta urtero bezala 3-14 urte bitarteko neska-mutilek zapi gorria lepoan jantzirik auzoko eta herriko etxeetan eskean ibiliko dira. Ondotik gurasoekin batera bazkaria egin eta arratsaldez urteroko jokuak, musika eta txokolatada izanen dute, hala ere urtarrilaren 8an hitzordua jarria dute xehetasunak antolatzeko.

Gazteek, berriz, inauteriak otsailaren 2an hasi eta 3an ere segituko dituzte. Egun hauen antolakuntza "iñauteri komisioaren" ardurapean dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun