Lasterkako zatian ia kilometro eta erdi gehiago egin behar zuela kontuan hartuz, Zalduaren helburua abantaila hartzea zen, baina justu alderantziz gertatu zen. Izan ere, Etxeberriak 24 minutu eta 52 segundo behar izan zituen hamar kanaerdikoak mozteko eta Zalduak minutu eta 40 segundo gehiago, 26 minutu eta 32 segundo, zehazki. Hortaz, Etxeberriak aski izan zuen lasterka egin beharreko zatian abantaila kontrolatzearekin, nahiz eta tarteka arazoak izan zituen. Kontuak kontu, Zigakoak bere lana akitu zuenerako Zumarragakoak bertze kilometro bat egitea falta zitzaion. Honela, alde bakoitzak jarritako 3.000 euroak Etxeberriak eskuratu ditu.