Bertzalde, abenduaren 24ean, gabon gaua egunean, bertze herrietan gertatu zen bezala, Olentzero iritsi zen Arraiozera. Ohiko tradiziori jarraituz, herriko haur eta gurasoak txokolate bero-beroa hartu zuten herriko ostatuan eta atsaldako 6ak aldean, Olentzero Mikollorretik beheiti iritsi zen herrira.