Olentzerok 40 urte bete ditu Elizondora hurbiltzen

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 27a, 08:57

Jendetza ibili da aurten Olentzero eta Mari Domingi laguntzen. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Duela 40 urte, 1977an jautsi zen lehen aldiz Olentzero Elizondora. Baztango lehen herria izan zen ikazkinaren bisita jasotzen. Gaur egun Mari Domingirekin batera etortzen bada ere, orduan bakarrik etorri zen. Lehen urte hartan, olentzero kantak erakusten lagundu zuten Pedro Ansorenak, Mariano Izetak eta Iñaki Gorostidik.  Angel Lizasoain zenak irudikatu zuen orduan Olentzero. Ondotik, Baztan Ikastolak hartu zuen antolaketaren ardura, gaur arte. Aurten ere, jendetza ibili da Olentzero eta Mari Domingirekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun