Joxean Etxeberria eta Xabier Zalduaren arteko aizkora eta korrika apustua jokatuko dute abenduaren 30ean Azpeitian

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 27a, 06:43

Joxean Etxeberria zigatarrak apostua eginen du Zaldua gipuzkoarrarekin.

Hamarna kanaerdiko moztu ondotik, gipuzkoarrak 10 kilometro egin beharko ditu laisterka eta Zigakoak 8,6 kilometro

Zigako Joxean Etxeberriak eta Xabier Zaldua gipuzkoarrak aizkora eta korrika apustua jokatuko dute abenduaren 30ean. Proba larunbat eguerdiko 12etan hasiko da Azpeitiako Zezen Plazan.

Aizkolari bakoitzak hamar kanaerdiko moztu beharko ditu. Ondoren, Zalduak 10 kilometro egin beharko ditu korrika eta Etxeberriak 8 kilometro eta 600 metro. Egurrak Etxeberriak jarriko ditu eta erdibana plazaratuko dituzte. Desafioaren antolatzaileak bi aizkolariak dira eta 6.000 euro dituzte jokoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun