Urte bukaera eta hasieran urtetsak eginen dituzte Zigan

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 22a, 11:26

Zigako herri eta baserrietan urtetsak bilduko dituzte egunotan.

Abenduaren 24an eta urtarrilaren 1, 5 eta 6an dute hitzordua

Abenduko hilabetean eta urtarrileko lehenbiziko egunetan urtetsak egiten dira Zigako herri eta baserrietan. Lehen bilketa abenduaren 24an eginen dute herriko etxeetan, olentzeroren bisita hartu aintzin. Hurrengoa, urte berrian egiten da "Uurte berri berri, zer dakarrazu berri" kantuarekin. Duela urte batzutik honat meza ondora pasatua dute hitzordua. 

 

Ondoren, urtarrilaren 5ean ibiltzen dira koxkorrenak baserrietan eta ttikienak herriko etxeetan, joare ttiki batzuk gerrontzean jarrita. Eta azken urtetsak urtarrilaren 6an, meza ondoan eliz gorapena botatzen dira.

Ohikoak dira gabon garaiko gozoak, mandarinak eta giltxaurrak botatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun