Biharamunean, aldiz, 11:00etan, Arizkunenean, Fernando Anbustegik hartuko du lekukoa, hiru urtetik goitiko haurren belarriak Superlagunaren kontakizunarekin gozarazteko. Abenduaren 29an arratsaldeko 17:30ean, Kontu eta Kantu artean ibiliko dira, Etxelebert elkartean.
Azkenik, abenduaren 31n, 11:00etako saioak, Amaia Elizagoienek Arizkungo mediku kontsultategian eskainiko duenak, eta lau urtetik goitikoendako Txanpon baten truke ipuina ardatz duenak, borobilduko ditu aurtengo saioak.