Bertzeak bertze, sei baraualdi egin zituen (denera 80 egun eman zituen jan gabe). Indiara bidaia ere egin zuen eta horrek ere sakon markatu zuen. Malagan bizitu zen, Fuengirolan lehenik eta Alhaurin de la Torre herrian ondotik, 53 urte bete arte. Urte luzez pairaturiko gaixotasunak gauzak bertze modu batera ikusten erakutsi dio, gauzei alderdi positiboa bilatzen, erraterako.