Zakurren amorruaren kontrako txerto kanpaina abiatuko da abenduaren 18an Baztanen

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 15a, 14:54

Lau hilabetetik goitiko zakur guztiei errabiaren kontrako txertoa eman behar zaie.

Identifikazio-mikrotxipak ere jarriko dituzte 

Baztanen Zakurren amorruaren aurkako txerto kanpainaren barrenean, datorren astean Baztango zenbait herritan ibiliko da albaitaria. Gogoratu behar da lau hilabetetik goitiko zakur guziei errabiaren kontrako txertoa eta identifikazio-mikrotxipa paratu behar zaiela eta bi urtero txertoa berritu behar zaiela.

 

Zehazki, abenduaren 18an, astelehenean 15:00etan Almandozko plazan izanen da; 15:30ean Berroetako plazan; 16:00etan Anizko plazan; 16:30ean Zigako plazan eta 17:00etan Iruritako plazan.

Abenduaren 18an, asteartean  16:30ean Zozaiako plazan izanen da; 17:00etan Oronoz-Mugairiko plazan eta 17:30ean Arraiozko frontoian.

Abenduaren 27an, asteazkenarekin, 16:00etan Amaiurko plazan izanen da.

Txertoaren prezioa 21 eurokoa da, identifikazioarena bakarrik 31 euro, identifikazio eta txertoarena 41 euro eta jabe aldaketarengatik 10 euro ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun