Ekitaldi eta ekitaldi artean, larunbatean, abenduaren 16an, familien egunean, goiz osoko besta izanen dute. Goizeko 10:30ean familia arteko meza izanen dute. Ondotik, xahar, familiako, langile eta gainerako boluntarioei jarduerak aurkeztu eta gabon zoriontsuak desiratzeko ekitaldiaz gozatuko dute. 11:30ean eguberrietako saskiak zozketatuko dituzte, eta segidan, Harmonik by musika taldeak alaiturik, aperitiboa izanen dute.
Abenduaren 19an, musika eskolakoek kontzertua eskainiko dute zahar etxeko kaperan, 17:30ean. Biharamunean, abenduaren 20an, 12:15 eta 12:30ean, lanbide eskolako irakasle eta ikasleen animazioaz gozatzeko aukera izanen dute. Baztan ikastolako gaztetxoek ere bisitaldia eginen dute, abenduaren 21ean, 11:00etan.
Abenduaren 22an, 'Olentzero txiki' ospatuko dute, eguerdiko 12etan. Igandean, abenduaren 24an, berriz, Olentzeroren bisita izanen dute, arratsaldeko 17:30ean. Ondotik, gabon gaueko afari berezia izanen dute, akordeoilarien emanaldiak alaituta. Abenduaren 28an, ortzegunean, eguberrietako zinea izanen dute, 15:30ean. Berendatzeko, berriz, txokolate beroa eta bizkotxoa izanen dute.
Urtea ongi bukatzeko eta datorrenari ongi etorria emateko, abenduaren 31n ere hitzordu polita antolatu dute. Joxe Angelen musikak eta bidelagun elkarteko boluntarioen laguntza izanen dituzte lagun, arratsaldean. Eta nola ez, musikaz alaitutako afari berezirik ere ez zaie faltako. Urtarrilaren 3ko bingoan (16:15ean) eta errege bezperako ekitaldietan (18:00etan), opariak jasotzen segiko dute.
Elizondoko abesbatzaren emanaldia urtarrilaren 13an, 17:30ean, izanen da; eta astebeteren buruan, urtarrilaren 20an, 19:15ean, Amaiurko Gaztelu abesbatzaren kontzertua izanen da. Azkenik, urtarrilaren 24ko abesbatza txikiaren emanaldiarekin (19:15) borobilduko dituzte Eguberrietako jarduerak.