Proposamenak 2018ko ilbeltzaren 11 bitarte aurkez daitezke
Etxez etxeko laguntza zerbitzuan aritzeko familia langileen lan-poltsa sortzeko deialdia egin du Baztango Balleko Etxeak. Deialdi honen xedea familia langileen lan-poltsa sortzea da, Baztango udalaren etzez etxeko laguntza zerbitzuan aritzeko. Hautapen prozesua gainditzen dutenen zerrenda eginen da, eta hura erabili ahal izanen du Baztango Udalak behin-behineko langileak kontratatzeko orduan, puntuazio-ordenari segituz. Deialdia 2017ko abenduaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da eta 30 egun naturaleko epea izanen da eskabideak aurkezteko.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.