Baztango eskuz binakako 36. pilota txapelketaren finalak jokatu dituzte abenduaren 10ean Elizondon eta Iruritan

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 12a, 15:08

Baztango 36. pilota txapelketako parte-hartzaileetako batzuk, txapeldun, txapeldun orde, antolatzaile eta sari emaileekin. Argazkia: Foto Zaldua

Denera 272 pilotari aritu dira hogeita hamaseigarren edizioan

Txaruta elkarteak antolatutako Baztango XXXVI. eskuz binakako pilota txapelketako finalak jokatu zituzten abenduaren 10ean Elizondon eta Iruritan. Denetara 136 bikotek hartu dute parte: Ume B 16 bikote, Ume A 9, Kimu B 18, Kimu A 12, Haur B 21, Haur A 12, Kadete B 16, Kadete A 12 eta Gazte mailan 20 bikote aritu dira. Denera 240 partida jokatu dituzte irailaren 30ean abiatu zen txapelketan.

 

Elizondon jokatutako finalak

Umeak A mailan, Andoaingo Mikel Gaztañagak eta Aimar Berozek 18-7 irabazi zieten Ultzamako Markel Iturralde eta Unai Mindegiari.

Kimuak A mailan, Errenteriko Oihan Etxeberriak eta Urretxuko Oier Ibarluzeak 18-5 irabazi zieten Zigako Oier Prim eta Oronozko Joel Garaikoetxeari.

Haurrak A mailan, Andoaingo Oinatz Arrillagak eta Eneko Belokik 18-14 irabazizieen Hernaniko Jon Jara eta Zestoako Xabat Sasiain-i.

Kadete A mailan, Esteribarko Aingeru De la Fuentek eta Adrian Azpirozek 18-12 irabazi zieten Tolosako Aitor Altuna eta Jon Lopetegiri.

Gazte mailan, Oberenako Hegoi Txoperenak eta Borja Ganboak 22-20 irabazi zieten Berako Mikel Eltzaurdia eta Narbarteko Gaizka Agirreri.

 

Iruritan jokatutako finalak

Umeak B mailan, Elizondoko Kaiet Iribarrenek eta Mikel Sansiñenak 18-14 irabazi zieten Berako Xan Villamea eta Ander Pagolari.

Kimuak B mailan, Oiartzungo Oihan Legorburuk eta Mikel Leonet-ek 18-12 irabazi zieten Andoaingo Tasio Abrego eta Iñaki Lopez de Muniain-i.

Haurrak B mailan, Hernaniko Oier Garaiarrek eta Unai Etxarrik 18-11 irabazi zieten Donostiako Mikel Ezeinza eta Jon Zapiain-i.

Kadete B mailan, Elizondoko Unax Apeztegiak eta Zigako Aimar Prim-ek 18-12 irabazi zieten Lazkaoko Iñaki Urrestarazu eta Igantziko Patxi Loiarteri.

Elizondoko pilotalekuan egin zen sari banaketan, Berako Iñigo Martinez eta Etxebarriko Julen Martija pilotari profesionalak eta Unai Apeztegia eta Iñaki Otxandorena profesionak ohiak agertu ziren eta gero antolatzaile, epaileek bazkari batekin zioten bukaera aurtengo txapelketari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun