Tomas Belzunegi 1950eko apirilaren 26an jaio zen Elizondon eta 22 urte zituela eritasun larri bat diagnostikatu zioten. Lau urtez tratamentu gogor bat egin zuen. Ondotik, ‘Bizi Higienea’ filosofia ezagutu zuen. Sei baraualdi egin zituen (denera 80 egun eman zituen jan gabe). Indiara bidaia ere egin zuen eta horrek ere sakon markatu zuen. Malagan bizitu zen, Fuengirolan lehenik eta Alhaurin de la Torre herrian ondotik, 53 urte bete arte.
Liburu honetann, osasuna berreskuratzeko egin duen borroka kontatzen du. Egia da ez duela erabat lortu, baina bere bizi-kalitatea hobetzea lortu du. Gaur egun 65 urte bete ditu Tomas Belzunegik eta berak dioen bezala, «goitiko pisura gateko itxaron-zerrendan nago».