Orain urte bat inguru Legate aldean aziendak ibiltzen dituzten nekazariekin bilera egin zuen Baztango Udalak eta parrillak egiteko konpromisoa hartu zuen, batez ere negu aldean errepiderat ateratzen diren zaldi eta behorrei bidea galerazteko. Horrela, urrian eta azaroan Lekarozko Iñaranen, Tellerian, Irulegian eta Lezaben aipatu parrilak egin dira. Lanak Altzugarai SL enpresak egin ditu 23.900 euroaren truke; proiektuaren idazketa eta zuzendaritza berriz Mendikoak egin du 1.000 euroko kostuarekin. Lanak egiteko Nafarroako Gobernuak %55eko diru-laguntza eman du.
Heldu den urtean Beartzungo bidean bertze parrilla bat jarri nahi luke udalak.