Zerri-mondonga ikastaroa eginen dute Amaiurren abenduaren 2an

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 29a, 15:25
Zerritik lor daitezkeen produktuak egiten ikasiko dute Amaiurren.

Baztango Agroekologia eskola herritarraren eskutik, larunbat goizeko 9etatik aitzinera Amaiurko elkartean

Baztango Agroekologia eskola herritarraren eskutik, zerri mondonga ikastaroa antolatu dute Otsondo barride elkarteak eta Hazitik Hoziek abenduaren 2an, larunbatean 09:00etan hasita Amaiurko elkartean. Harat hurbiltzen direnek txistorra, odolkiak eta zerritik lor daitezkeen bertze produktuak egiten ikasiko dute.

 

Ikastaro honekin 2017ko agroekologia eskola herritarren egitaraua akituko dute­ eta ilbeltzean aurkeztuko dute hurrengoa. Izen-ematea hazitikhozie@gmail.com helbidean. Ikastaro honekin 2017ko agroekologia eskola herritarren egitaraua akituko dute eta ilbeltzean aurkeztuko dute hurrengoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun