Lehenik, Elizondoko Abesbatza Ttikiak kantatu zuen, Maki eta Cristina Urtasun ahizpen zuzendaritzapean eta Xabier Urtasun pianojole zutela. Ondotik, abesbatza handiaren txanda izan zen. Rosa Mari Sanchezek zuzentzen duen musika bandarekin eta Imanol Elizasu (pianojolea), Angela Nagore (zeharkako xirula) eta Ioritz Mitxeltorena (saxo soprano) musikariekin batera, Josune Makibar sopranoa eta Maria Jose Alaña kontraltoa aritu ziren bakarlari moduan. Kontzertuaren ondotik, nola ez, bazkaria izan zuten Santxotenan.
Aipatzekoa da Elizondo’75 CDa ere argitara eman duela Elizondoko Abesbatzak, Berroetan eta Azpilkuetan emandako kontzertuetan zuzenean grabatua.
1942an sortu zuen Elizondoko Abesbatza Juan Eraso Olaetxeak eta Europako goi mailako jaialdi eta lehiaketan nabarmendu zen.