Baztango Udalak Leopoldo Gilekin, Iruritako dorrearen zaharberritzean zuzendaritza daramanarekin, bilera irekia antolatu du, herritarrak parte-hartzera gonbidatuz.
Iruritako dorrearen zaharberritzeak eztabaida sortu du. Hori horrela, Baztango Udalak Lanen zuzendaria den Leopoldo Gilerekin bilera hitzartu du. Bilera heldu den asteartean, azaroaren 28an, izanen da, Iruritako gizarte bilgunean, arratsaldeko 18:00etan. Bertzeak bertze, lanei buruko argibideak emateaz gain, herritarren zalantzak eta arrangurak azaleratzeko tartea eskainiko da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.