'Erradikalak gara' ikuskizuna izanen da Arizkunenean, azaroaren 26an

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 24a, 10:55

Bertsoa eta bakarrizketa uztartzen duen ikuskizuna eskainiko dute, Labakak eta Egizabalek.

Baztango Udaleko Berdintasun eta Kultura Batzordearen eskutik, 'Erradikalak gara' ikuskizuna eskainiko dute azaroaren 26an, 19:00etan, Arizkunenean.

Bertsoa eta bakarrizketa uztartzen dituen helduendako ikuskizuna da, Beatriz Egizabal antzerkilariak eta Ane Labaka bertsolariak eskaintzen dutena.

 

Sinopsia

“Erradikalak zarete” erraten digute. Eta “nahi eta behar baino gutiago” pentsatzen dugu.
Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa fomatuan.
Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara ailegatu nahian.
“Erradikalak gara” erranen dizuegu. Eta “nahi eta behar baino gutiago” pentsatuko duzue.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun