San Andres eguneko besta izanen dute azaroaren 25ean Zigan

Ttipi-Ttapa 2017ko azaroaren 24a

Giro ederra izan zuten joan den urteko afarian

San Andres eguna, tradizioz Zigaurreko besta izanagatik, azken urteetan Zigan ospatzen den besta da. Aurten, azaroaren 25ean, larunbatean, ospatuko da.

Arratsaldeko 16:30ean haurrendako tailerrak izanen dira, eskolan, eta ondotik, hotzari aurre eginez, berendatzeko txokolate beroa izanen dute etxeetako ttikienek. 18:00etan mus txapelketa izanen da koxkortxeagoendako herriko elkartean. Azkenik, eguna borobiltzeko, 21:00etan afaria izanen dute frontoian. 75 lagun inguruk eman dute izena. Egunari bukaera emateko, afalondoa Salaberriren musikak alaituko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun