Azaroaren 26an, igandean, Elizondoko Abesbatzak, 75. urteurrenaren harira, ahots kontzertua eskainiko du, Elizondoko elizan, 12:30ean.
Isabel Lacarrek zuzenduriko Elizondoko Abesbatza Nagusiarekin batera, Elizondoko Abesbatza Ttikia eta Elizondoko musika bandako kideak ere elkartuko dira ahots kontzertuan. Era berean, kontzertuaren aitzinetik, 'Elizondo75' CDaren, 75. urteurrenaren harira egin duten CDaren, aurkezpena ere eginen dute. Kontzertuaren bukaeran, erosi nahi duenak aukera izanen du, 12 eurotan jarriko dute salgai. Halaber, sorpresa gehiago ere iragarri dituzte.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.