Emakumeenganako indarkeria salatzeko elkarretaratzea eginen dute Elizondon, azaroaren 24an

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 23a, 08:22

Elizondoko plazan elkartuko dira, eguerdian.

Goizeko 12etan izanen da elkarretaratzea, Elizondoko plazan. Arratsaldeko 7etarako, berriz, Baztango Udalak osasun etxeko pediatria zerbitzuaz mintzatzeko eta zalantzak argitzeko, bilera deia egin du.

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Baztanen ere, Udaleko Berdintasun Batzordeak antolatuta, elkarretaratzea eginen dute azaroaren 24an. 12:00etan bilduko dira, Elizondoko plazan.

 

Bertzalde, egun bererako, arratsaldeko 19:00etarako, bertzelako bilkura deia egin du Udalak. Bilera horretan, Elizondoko osasun etxeko pediatria zerbitzua izanen dute hizpide, Arizkunenean. Hala, Ana Ariztegik, Baztango oinarrizko arreta zerbitzuko zuzendariak, herritarren zalantzak erantzunen ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun