II. Basaburua eguna Almandozen ospatuko da azaroaren 18an

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 16a, 06:55

Orain dela bi urte ospatu zen lehendabizikoz, Berroetan

Giro ederra aurreikusten da larunbaterako, dagoeneko bazkariko 160 txartel saldu baitira.

Azaroaren 18an, larunbatean, Basaburua eguna ospatuko dute almandoztar, berroetar, aniztar eta zigarrek. Orain dela bi urte ospatu zen lehendabizikoz Berroetan, eta orduan erabaki bezala, bi urteren buruan, Almandozek hartuko du lekukoa. Antolakuntza lanetan lau herrietako kideak ari dira, eta, guztien artean, egitarau osoa antolatu dute.

 

Goizeko 8:30ean mendi itzulia egitera abiatuko dira. Ondotik, 11:00etan, Superlaguna izanen da haurrendako. Ordu berean, gazte eta helduek mus txapelketan parte hartzeko aukera izanen dute. Eguerdiko 12etan pala txapelketako finala jokatuko da. 14:00etan Beolan izanen dute bazkaria. Dagoeneko bazkariko 160 txartel saldu dira. Bazkalondoan Hauspolariek taldearen eskutik, dantzan eta kantuan ibiltzeko aukera izanen dute lau herrietako herritarrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun