San Andreseko afari-txartelak salgai paratuko dituzte Zigan azaroaren 18 eta 19an

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 17a, 07:00

Giro ederra izan zuten joan den urteko afarian.

San Andres eguna, tradizioz Zigaurre auzoko besta izanagatik, azken urteetan Zigan ospatzen den besta da. Aurten, azaroaren 28an, asteartean, ospatuko da. Hitzordu polita izanen dute, haur, gazte eta helduendako ekitaldiz hornituriko arratsaldean. 

Eguna frontoian eginen den afariarekin akituko dute. Afarira joan nahi duenak asteburu honetan, azaroaren 18an eta 19an izanen du apuntatzeko aukera, 17:00etatik 19:00etara bitarte, 26 eurotan, elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun