Xaulik zozketatutako Koldo Sebastianen margolana Itziar Arozenari suertatu zaio

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 14a, 08:06

Xaulik zozketatutako Koldo Sebastianen margolana Itziar Arozenari suertatu zaio.

Urriaren 28an egin zen zozketa eta azaroaren 11n eman zuten saria

Xauli adimen desgaitasunerako aisialdiko klubak bat da. Urteko 5.000 euro inguruko aurrekontua jarduerak egiteko erabiltzen da guztiz, zeren pertsona arduradunek boluntario bezala lan egiten dute, inongo diru saririk jaso gabe bere lanagatik. Azkeneko 19 urte hauetan bezala funtzionatu ahal izateko, zenbait kanpaina martxan jarri dira dirua eta arazoaren ikuspena lortzeko. Horien artean, honetarako preziski emandako Koldo Sebastianen margolan bat zozketatu da. 

 

Zozketa urriaren 31n egin zen eta Itziar Arozenaren eskuetan zegoen 0402 zenbakia izan zen saritua. Larunbat honetan, azaroak 14, entregatu zen saria eta Xaulitik eskerrak eman nahi dizkiote Koldo Sebastian-i bere mrgolanarengatik. «Aurten ere jarraitzen dugu eskertzen lagundu gaituzuen pertsonei zuen esfortzuagatik, beraz, bazkide gehiago egin daitezen animatzen dugu» diote Xaulitik.

Informazio zehatz eta zabalago baterako, hurbildu zaitezke www.xauli.org webgunera edo xauli.info@gmail.com postara edo honako telefonoetan 948 581458, 606 160455

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun