Heldu hasiberriendako bertso eskola hasiko da abenduan Baztanen

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 10a, 12:24

Ortziraletan 19:30etik 21:30era bilduko dira Arizkunenean 

Baztango Bertso Eskolak, heldu hasiberrien taldea martxan jarriko du datorren abendutik aitzinet, hurrengo ikasturteetan talde finkoa izateko intentzio osoarekin. Hortarako Arizkunenea Kultur Etxean izanen dute asteroko hitzordua, ortziraletan 19:30etik 21:30 arte.

Bertsozaletasuna duen, eta bertsoaren inguruko oinarriak eta sekretuak ezagutu nahi dituen guziari eskainia dago deialdia, 16 urtetatik hasita, adin mugarik gabe. Ez da beharrezkoa gutieneko mailarik izatea, gogo, zaletasuna eta jakinmina bertzerik ez dira behar.

Izen ematea debaldekoa da, eta izen ematea gauzatzeko, baztangobertsoeskola@gmaIl.com helbide elektronikora  idatzi, edo bertso eskolako kideren batekin harremanetan jarri beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun