Bere lehendabiziko maketa prest du Lekarozko ZaKill musika taldeak

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 10a, 06:57

ZaKill taldearen aurkezpen kontzertuen datak.

Lehen aurkezpen kontzertua azaroaren 11n eskainiko dute Irurtzunen 

Urko Baraibar baxuarekin, Jon Berho bateriarekin eta Iker Plaza gitarrarekin. Hiru lekaroztar horiexek dira ZaKill musika taldeko kideak. Talde gaztea da, aurten sortua, eta maiatzean hasi ziren zuzeneko emanaldiak ematen. Orain, ordea, bertze pauso bat eman dute eta beren lehendabiziko maketa kaleratu dute. Horrekin batera, Euskal Herri osoan barna aurkezpen bira bat egiten hasi dira eta oraingoz hitzordu aunitz finkatu dituzte: azaroaren 11n Irurtzunen kontzertua eskainiko dute, azaroaren 17an Beasainen izanen dira, 24an Iruñean, 25ean Portugaleten eta abenduaren 6an Durangon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun