Bianako Johana Soldevillak eta Arrasateko Juan Jose Altunak irabazi dute Elizondoko Kasinoko margo lehiaketa

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 7a, 11:50

Juan Jose Altuna eta Johana Soldevilla irabazleak, antolatzaile eta epaimahakideekin. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Hemendik aitzinera Jose Mari Apezetxea zenaren omenez eginen dute lehiaketa eta senideek oroigarria jao zuen 

Bianako Johana Soldevillak eta Arrasateko Juan Jose Altunak ex aequo irabazi zuten azaroaren 5ean Elizondoko Kasinoak antolatutako margo lehiaketa. Epaimahaiak ezin izan zuen lanik onena zein zen eta bien artean, erdibana egin ziten bi lehenbiziko sariak. Denera 23 margolarik parte hartu zuten Erratzun, Jose Mari Apezetxearen omenez egindako lehian.

 

Hain zuzen, hemendik aitzinera, Jose Mari Apezetxearen izena eramanen du lehiaketak eta aurten hildako margolariaren omenez, oroigarria ere eman zioten antolatzaileek bere familiari.

Ana Mari Marin, Tomas Sobrino eta Juan Carlos Olaetxea margolariek, Lekarozen eta Gartzainen mediku izan zen Salvador Martin-Cruz arte kritikoa eta Eduardo Zubikoa Kasinoko presidenteak osatu zuten epaimahaia. Ohikoa denez, Kasinoan egindako bazkari oparoarekin akitu zen lehiaketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun