'Karmen Etxalarkoa' Pastorala arrakastatsua izan da Elizondon ere

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 6a, 10:47

Xorroxin Irratiak azaroaren 5ean antolatutako emanaldiak 520 ikusle bildu zituen Baztan pilotalekuan 

Karmen Etxalarkoa pastoralaz gozatzeko aukera izan zen azaroaren 5ean Elizondoko Baztan pilotalekuan. Irailaren 16 eta 17an ia urtebeteko lanaren emaitzaz gozatzeko aukera izan zuten ehunka lagunek Etxalarren. Arrakastaren ondoren eta urtebeteko lanari aukera berri bat eman asmoz, eta bide batez, Jose, pastoraleko protagonista nagusietako bat elizondarra denez, Karmen Etxalarkoa pastoralaren bertze emanaldi bat antolatu du Elizondon Xorroxin Irratiak, Baztango udalaren, Elizondoko Herriaren, Baztandarren Biltzarra elkartearen eta hainbat norbanakoren laguntzaz. 520 lagun bildu zituen emanaldi honek igande arratsaldean Elizondon. Argazkiak: Juan Mari Ondikol

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun