Maite Itoiz & John Kellyk, Elfenthal taldearekin batera, kontzertu-ikuskizun bat eskainiko dute, adin guztietarako prestatua; hartan, musikari handiak –bai rock sendoenetik bai mundu klasikotik datozenak– elkarrekin ariko dira musika-leherketa zoragarria eskaintzen: rock sinfonikoa, zelta, erdi arokoa, musika neoklasikoa eta fantasiazkoa, eta hori guztia Elfenthal taldeko ahots eta instrumentu paregabeen laguntzaz. Soprano eta ekoizle nafarrak (amaren aldetik sustrai tafallarrak ditu) arrakasta handia lortu du 2006tik Europan, proiektu horren zuzendari gisa; izan ere, lehen postuan egon da Alemanian, eta, besteak beste, honako hauekin aritu da: Robin Gibb, André Rieu, Scorpions...
Harpa zelta, biolontxeloa, flautak, gitarra elektrikoak eta bateria sendoa; horiek guztiak, bertzeak bertze, ariko dira lanean bandak nazioarteko ibilbidean emandako 10 urteetan sortutako errepertorioko lan onenak eskaintzeko.