Kortariko Bordako gasnak bigarren saria eskuratu du Euskal Herriko Artzain Gazta txapelketan

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 30a, 12:14
Kortarikobordako Julen Arburua, sariak jasotzen.

Urriaren 28an Idiazabalen jokatutako txapelketan Mausitxa gipuzkoarra gailendu zen

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 40 Artzai Gazta ekoizlek parte hartu dute urriaren 28an Idiazabalen XXXIV. Euskal Herriko Artzai Gazta Txapelketan. Epaimahaiak hiru Artzai Gazta onenak saritu ditu, Gipuzkoako Mausitxa (lehen sailkatua), Orabideko Kortaria baserria (bigarren sailkatua) eta Arabako Patxi Lopez de Uralde (hirugarren sailkatua) hurrenez hurren. Horiez gain, publikoak sari berezia eman du, Nafarroako Antsonea gaztandegiari, salmenta postuetan dastatu dituen gazten artean onena nabarmenduz. 

 

Garaileak, Mausitxa gaztandegi gipuzkoarrak, Artzai Gazta Kaikua, txapela eta transgeniko gabeko Unamunoko 1.000 kilo pentsu eraman ditu etxera. Bigarren sailkatuak, Baztango Orabideko Kortaria baserriko infernuko gaztak, berriz, DIVA kooperatibako 800 kilo  pentsu eta Laboral Kutxa garaikurra jaso ditu. Julen Arburua Jimenezek jaso ditu sariak. Hirugarrenak, berriz, Arabako Patxi Lopez de Uraldek, Unamunoko 500 kilo pentsu eta Gipuzkoako Foru Aldundia garaikurra. Publikoak laugarren sari bat eman du; Nafarroako  Antsonea gaztandegiari, salmenta postuetako  gaztarik onenaren saria. Sari honen irabazleak HAZI Fundazioa garaikurra eta DIVA kooperatibako 400  kilo pentsu jaso ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun