Horrekin batera, Jaime Urrutia karrikan eta plaza inguruan, karrikako hainbat saltzaile izan zen, 200 bat salmenta-postu, hartzen zuen metro bakoitzeko 20 euro ordainduta.
Goiz eta eguerdi parteko merkatu-saltsaren ondotik, arratsaldean aizkora apustu polita jokatu zen eta Donato Larretxea eta Irazu beteranoek irabazi egin zieten Iker Vicente eta Etxeberriari.
Zozketak
Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak zozketatzen duen pottoka 1.916 zenbakiari egokitu zaio. Jabeak hamabortz eguneko epea izanen du saria eskuratzeko eta horrela eginen ez balu, 2.216 da ordezko zenbakia.
Xauli elkarteak ere Koldo Sebastianen margolan bat zozketatu zuen eta zenbaki sariduna 402 da.