Kataluniako eta Euskal Herriko egoera hizpide urriaren 25ean Elizondon

Pernando Barrena (Sortu) eta Mireia Boya (CUP) izanen dira hizlari Arizkunenean.

Mireia Boya, CUPeko parlamentaria eta Sortuko Pernando Barrena izanen dira hizlari asteazkenean 20:00etan Arizkunenean

Baztango Sortuk antolatuta ‘Zer gertatzen ari da Katalunian eta Euskal Herrian?’’ solasaldia eskainiko dute urriaren 25ean, asteazkenean 20:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean Mireia Boya CUPeko parlamentariak eta Sortuko Pernando Barrenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun