XVIII. Kirikoketa Besta Arizkunen eginen dute urriaren 21ean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko urr. 19a, 07:38

Sagardoa egiteko sagarra joko dute aurten ere Gamioxarrean.

Larunbateko ospakizuna akitzeko, parti aparta iragari dute arratsean Kupelategian 

Jo ala Jo Kultur Taldeak hemezortzigarren urtez antolatutako Kirikoketa Besta urriaren 21an ospatuko dute Arizkunen. Egun osorako ekitaldiak prestatu dituzte. 

 

Larunbat goizean, 10:45ean ohiko ibilaldia eginen dute Gamioxarrera. 11:00etatik aitzinera sagardogintza erakustaldia eginen dute XVIII. mendeko dolaretxean: sagar-jotzea, tinkatzea, dastaketa eta kupelaratzea. Kirikoketa ere joko dute eta horrez gain, herrian erraldoiak, dantzariak eta eskulangileak izanen dira eta taloak dastatzeko aukera ere izanen da. 14:30ean bazkari herrikoia eginen dute. 17:00etan Manez eta Kobreak taldearen emanaldia eta arratsaldeko ekitaldia izanen dute. 21:00etan parti aparta iragarri dute Kupelategian, besta akotzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun