Borda familiaren jauregia XVII. mendekoa da eta Nafarroako historia ondare izendatua dago. Hamalau logela bikoitz dauzka eta jatetxean 40 lagunendako lekua. Horretaz gain, ostatua eta hiru egongela, solairu bakoitzeko bat, ospakizun ezberdinetarako. Denera, 1.412 metro koadro ditu hiru solairu horietan eta hasiera batean zazpi langile ariko dira.