Gaur egun kooperatiban bi langile ari dira eta hogeita hamar bazkide ditu. Ibilaldia antolatu duten elkarteen ustez horrelako proiektuak tokiko ekonomia indartzeko interesgarriak dira eta Baztanerako aski esperientzia erabilgarria izaten ahal da.
Donaixtiko ibilaldia azaroaren 4rako antolatu dute. Elizondoko plazatik goizeko 9:30ean abiatuko dira eta bisitaldia 10:30ean hasiko dute. Izena hazitikhozie1@gmail.com helbidean eman behar da.
Bertze tokietako esperientzia ekonomikoak ezagutzeko nahiarekin iaz tenore beretsuan Irunberriko Josenearat ibilaldia antolatu zuen Hazitik Hoziek.