Lekarozko ikastetxean elkarretaratzea eta Elizondoko karriketan burrunga egin dute urriaren 3an
Kataluniako herriarekin elkartasunez mobilizazio desberdinak egin ziren urriaren 3an, Katalunian vaga general edo herri greba egiten zuten bitartean. Astearte eguerdian Lekarozko ikastetxeko ikasle eta irakasleek elkarretaratzea egin zuten eta arratseko 8:30ean herritarrak eltze eta zartagiekin burrunba eginez karrikaz karrika ibili ziren Elizondon.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.