‘Asteazkenhaur’ Zikloaren baitan Lupe Lekuona ipuin kontalaria izanen da Baztango liburutegi publikoan

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 3a, 11:01
Lupe Lekuonaren kontakizunak asteazkenero aditzeko modua izanen da Bztango herri liburutegian.

Urriko asteazken guztietan eskainiko ditu kontakizunak arratsaldeko 5etan

Baztango Udaleko Kultura Batzordeak, 2017ko Arte eta Kultura egitarauaren baitan ‘Asteazkenhaur’ Zikloa antolatu du. Joan den asteazkenean magia ikuskizuna izan zuten eta urriko asteazkenetan ipuin kontalaria izanen da Baztango liburutegi publikoan. Sarrera doan izanen da.

 

Urriko lau asteazkenetan Lupe Lekuona ipuin kontalaria izanen da liburutegian. Hilaren 4an ‘Animalien ipuinak’, 11n ‘Haga Biga Higa’, 18an ‘Hanhemengo ipuinak’ eta 25ean ‘Eta hala bazan edo ez bazan’ ipuinak kontatuko ditu. Emanaldi guztiak arratsaldeko 5etan izanen dira.

Azaroaren 1ean, azkenik, Elbi eta bere panpinak sabeliztunak ‘Nire maletatxoan’ ikuskizuna eskainiko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun