Baztango sagar eta soka dantzen inguruko ikerketa lan sakona egin dute Arizkungo Larraldetarrek

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 3a, 08:48

Javier eta Patxi Larralde aita-semeek sagar eta soka dantzen inguruan egindako ikerketa aurkeztuko dute ortzegunean Arizkunenean.

Euskal Herriko Txistulari Elkarteak argitaratzen duen ‘Txistulari’ aldizkarian argitaratu dute eta urriaren 5ean eginen dute aurkezpena Arizkunenean

Baztango sagar eta soka dantzen inguruko ikerketa lan sakona egin dute Arizkungo Javier eta Patxi Larralde aita-semeek, eta Txistulari aldizkarian argitaratu berri da. Euskal Herriko Txistulari Elkartearen eskutik urriaren 5ean, ortzegunean 18:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean antolatutako aurkezpen ekitaldian emango dute xehetasun gehiagoren berri, bildutako partiturak aurkeztuko dituzte eta sagar dantzen erakustaldia ere eginen da. Era berean, aldizkariaren aleak ere eskuragarri izanen dira.

 

Baztango udal ordezkariak; aldizkaria argitaratzen duen Euskal Herriko Txistulari Elkarteko ordezkaria; Jose Ignazio Ansorena Mujika, Donostiako Udal Txistulari Bandako zuzendaria eta txistulari aski ezaguna, Larraldetarren ikerketa lanean laguntzen aritua; Arizkungo Javier eta Patxi Larralde aita-semeak, ikerketa lanaren egileak eta Jo ala Jo kultur elkarteko eta Baztandarra dantza-eskolako txistulari eta dantzariak izanen dira, aritaratutako pieza batzuk jo eta dantzatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun