Giro ederrean ospatu dituzte bestak Anizen asteburuan

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 3a, 08:16

Bertze urte batez, besta ederrak izan dituzte Anizen. Aurten, berrikuntza gisa ortziralean hasi zituzten bestak eta igandean akitu. Aldaketa aski ongi baloratu dute aniztarrek, inoiz baino jende gehiago etorri baita baztan zopetarat eta zikiro jaterat. Igandean gainera, kataluniarrekin bat egiteko burrunba atera zuten eta zenbait aniztar castellersa egitera ere ausartu ziren. Astelehenean auzolana izan zuten goiz eta arratsaldez herria eta frontoia garbitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun