Musikoterapia haurdunaldian hitzaldi informatiboa eskainiko dute urriaren 4an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 3a, 08:10

Asteazken goizeko 10etan Arizkunenean

‘Musikoterapia haurdunaldian’ hitzaldi informatiboa eskainiko dute urriaren 4an, asteazken goizeko 10etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxeko hirugarren solairuko hitzaldi gelan.

Haizea Loira eta Sandra Azcona musikoterapeutak eta irudi gidatuan eta musikan terapeutak eskainiko dute solasaldia, Baztango Udalak eta IMAP Institutuak lagunduta.

Informazio gehiago musicoterapiaembarazo@gmail.com helbide elektronikoan edo 610 008902 (Sandra) eta 655747695 (Haizea) telefonoetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun