Joan den astelehenean Udalbiltzak Donostian egindako agerraldian jakinarazi zuenez Euskal Herriko ehun hautetsik igandeko galdeketa ikuskatzeko eta babesteko lanetan parte hartu dute, horien artean, aipatuko hiru hautetsi baztandarrak. Modu berean Kataluniako Independentziaren Aldeko Udalerrien elkarteak larunbatean Bartzelonan euskal ordezkaritzari egin zionharreran ere egon dira Baztango ordezkariak.
Bertzalde, joan den ortzegunean egindako ohiko osoko bilkuran Baztango Udalak Kataluniako erreferenduma babesteko eta Espainiako Estatuaren jarrera antidemokratikoa salatzeko mozioa onartu zuen EH Bilduren eta Ezkerraren aldeko 6 bozkekin, UPNren kontrako 3kin eta Geroa Bai eta Auzolaneanen 3 abstentzioekin.
Akitzeko larunbat honetan “Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat” lelopean Elizondoko plazan elkarretaratzea egin dute eguerdian.