Irailaren 29tik urriaren 1era besta giroa nagusi izanen da Anizen

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 28a, 09:40

Egunez eta gauez, giro ederra izanen dute Anizen aste hondarrean.

Baztan zopak izanen dute ortziralean eta zikiro jatea igandean

Ortziralean hasi eta igandean akituko dira aurten Anizko bestak. Herritarrak izanen dira bertze behin ere protagonistak mimoz prestatu duten egitarauan. Bisitarientzat, gan-torri autobusa ibiliko da ortziralean herriz herriz.

 

ORTZIRALEA, IRAILAK 29

• 11:00etan ezkil jotzea, eta altxaferoak.

• 11:30ean herri-krosa: haurrendako eta helduendako ibilbide desberdinak.    

• 12:00etan aniztarren arteko esku-pilota txapelketa.

• 16:00etan frontenis txapelketa aniztarren artean.

• 18:00etan mus txapelketa.

• 20:00etan Mutil-dan­tzak

• 21:00etan Baztan zopak (eguraldi ederra eginez gero frontoian, bertze gisa elkartean)

• 00:00etan dantzaldia Salaberri musikariarekin.

• Akitzeko zingar jatea.

 

LARUNBATA, IRAILAK 30

• 11:00etatik aitzinera puzgarriak, Kani txu­txu Anizko haurrendako eta tirolina.

• 14:00etan paella eta bizkotxo lehiaketa. Segidan, lehiaketako paella eta postreekin bazkaria.     

• 15:00etan puzgarriak eta tirolina eta mus txapelketa.

• 18:00etan txokolate jatea.

• 19:00etan herritarren arteko jokoak.

• Ondotik dantzaldia Hauspolariek taldearekin.        

• 21 :00etan afaria frontoian eta afalondoan dantzalia.

• Akitzeko zingar jatea.

 

IGANDEA, URRIAK 1

• 12:00etan meza.

• Ondotik, bertako produktuekin prestatutako otordua eta lehiaketarat aurkeztu dituzten argazkiekin osatutako erakusketa.

• 14:00etan zikiro jatea Santxotenak alaituta.

• 17:00etan II. Bingo txapelketa.

• 18:00etan V. Boneta jaurtiketa.

• 19:00etan karaokea.

• Ondotik, zingar jatea eta suaren inguruan kantaldia.

• Akitzeko herriari itzulia gaizoak aniztarrak eta zorionekoak katalanak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun