Turismoarekin zerikusia duten ikastaroak eskainiko ditu Fundagro Fundazioak Baztanen

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 26a, 13:03

Landetxeen kudeaketa ikastaroa ere emanen dute. Argazkian, Arizkungo Landaberroa.

Elizondoko Arizkunenean izanen dira batzuk eta bertzeak Teleformakuntza bidez 

Fundagro Fundazioak Baztan aldeko langile eta langabetuendako turismoarekin zerikusia duten ikastaroak eskainiko ditu doan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Horretaz gain, teleformakuntza bidez ere eskainiko dituzte.

 

Urriaren 16tik 20ra, astelehenetik ortziralera, ‘Produktu turistikoen komertzializazioa eta salmenta’ ikastaroa eskainiko dute. Parte-hartzaileek 09:30etik 13:30era edo 16:00etatik 20:00etara ordutegia aukera dezakete eta izen-emate gehien dituen ordutegian eskainiko da 20 orduko ikastaroa.

Landetxeen kudeaketa ikastaroa urriaren 23tik azaroaren 7ra eskainiko da. Hemen ere ordutegia aukeratzeko modua izanen da, baina parte-hartzaile gehien dituen ordutegian eskainiko da 40 orduko ikastaroa. Urriaren 27an eta azaroaren 1ean ez da klaserik izanen

Izen ematea 666615761 telefonoan edo noeliasampedro@gmail.com helbide elektronikora idatziz egin daiteke.

 

Teleformakuntza ikastaroak

Ikastaro horietaz gain, Teleformakuntza ikastaroak ere eskainiko dituzte: Ostalaritzarako ingelesa urriaren 2tik azaroaren 24ra (80 ordu); animazio turistikoa urriaren 2tik azaroaren 24ra (80 ordu) eta Ekitaldien kudeaketa urriaren 16tik azaroaren 24ra (20 ordu).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun