‘Asteazkenhaur’ Zikloa eskainiko dute Baztango liburutegi publikoan

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 26a, 07:19
Imanol Ituiño magoak irekiko du Baztango liburutegiko 'Asteazkenhaur' Zikloa

Haurrentzat ipuin kontalaria, magia eta sabeliztuna izanen dira asteazkenero 

Baztango Udaleko Kultura Batzordeak, 2017ko Arte eta Kultura egitarauaren baitan ‘Asteazkenhaur’ Zikloa antolatu du. Izenburuak dioen bezala, irailaren 27tik azaroaren 1era, asteazkenero 17:00etan haurrentzat  ipuin kontalaria, magia, sabeliztuna… izanen dira Baztango liburutegi publikoan. Sarrera doan izanen da.

 

Irailaren 27an Imanol Ituiño magoak ‘Magia parrastan’ ikuskizuna eskainiko du.

Urriko lau asteazkenetan Lupe Lekuona ipuin kontalaria izanen da liburutegian. Hilaren 4an ‘Animalien ipuinak’, 11n ‘Haga Biga Higa’, 18an ‘Hanhemengo ipuinak’ eta 25ean ‘Eta hala bazan edo ez bazan’ ipuinak kontatuko ditu.

Azaroaren 1ean, azkenik, Elbi eta bere panpinak sabeliztunak ‘Nire maletatxoan’ ikuskizuna eskainiko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun