Aritzakungo bidean zabalguneak egin ditu Baztango udalak

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 21a, 07:36
2.400 euroko inbertsioarekin zortzi zabalgune egin dira.

Bi auto gurutzatzeko aukera ematen dute orai eta segurtasun gehiago ekarriko dute

Aritzakun aldeko biztanleek eskaturik Baztango Udalak Antsestegitik Mugako lepoko aldeko bidean zortzi zabalgune egin ditu. 

 

Aritzakun eta Urritzate aldean hamabortz lagun inguru bizi dira eta bide horrek Lizartzuko bazkaleku komunalerat ematen du, baita han diren bi bentetarat ere. Mendiko bide estua izanik bi auto gurutzatzea ezinezkoa da.

Zabalgune hauek segurtasun gehiago ekarriko dute. Lanak 2.400 euroko inbertsioa suposatu du eta Altzugaraik egin du. Bertzalde Aritzakun aldean ere mendiko lanen barnean udalak Intzulegi inguruan 4 kilometro alanbre zahar bildu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun